500 urte eta gero, euskal gazteria zutik!

Ernai gazte antolakundeak antolaturiko Gazte Martxa Zugarramurdi eta Erratzuren arteko bidea egin du dagoeneko. Amaiurren egin duten geldialdian gazte independentistek herri honetan duela 500 urte nafarrek egindako erresistentzia goraipatu dute eta geroari begira burujabetasunaren aldeko mezua lau haizetara zabaldu dute.