4000 gaztetik gora elkartu dira Donostian Ernairen mobilizazioan faxismoaren aurka eta Euskal Herriaren alde

"Euskal Herria irabaztera. Faxismoari ez" lelopean mobilizatu zen atzo Donostian Ernai, udako kanpainari amaiera emanez.

2026-ko irailak 14

Udan zehar iraun duen kanpainari bukaera eman zion Ernai gazte antolakundeak atzo Donostian egin zuen mobilizazio jendetsuarekin. Mobilizazio osteko hitzartzean Euskal Herrian “une erabakigarriak” bizi direla eta azken garaian “eskuineratze prozesuak” ikusten direla eta horiek euskal gizartean “faxismoari sarbidea errazten” diotela salatu zuten. Hala ere, Ernairen ustez “Euskal Herrian hamarkaden osteko lanari esker badaude baldintzak herri sektorea zentroan izango duen aterabide askatzaile bati bide emateko”. Gazte antolakundeak zehaztu zuenez, “inongo zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriarena”, hain zuzen ere.

Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan jarraitzeko deia luzatu zuten Ernaiko kideek, ikasturteko lehen zatian aurkeztuko duten aldarrikapen taulari aipamen bat eginez. Udako kanpainaren eta mobilizazioaren balorazio positiboa egiten zuten.

Gehiago