Urriaren 10ean Jardunaldi Politikoak antolatu ditu Ernaik Tuteran “gazte antifaxistak, feministak eta euskaldunak saretzeko”

2026-ko urriak 1

Urriaren 10ean Tuteran bilduko dira Nafarroako Ernaiko zenbait gazte “españolismoak gauzatzen duen Nafarroaren zatiketari” aurre egiteko asmoz. Ernaik Jardunaldi Politikoak antolatu ditu Erriberako hiriburuan “argi uzteko, hau ez dela Espaiña, Euskal Herria dela”, eta hegoaldeko gazte antifaxistak, feministak eta euskaldunak saretzeko.

“Faxismoa Nafarroako hegoaldetik gelditzearen beharra” azpimarratu nahi dute, eta hau “españolismoa gelditzetik” pasa behar dela uste dute Ernaiko kideek. “Faxismoaren eta ideia erreakzioanarioen gorakada espaiñolismoren gorazarrearen bitartez ematen baita gure lurraldean. Gainera, españolismoak Nafarroa zatitu baten beharra duela, jakin badakielako Nafarroa bat eta bakarra euskalduna eta burujabea izango dela nahitaez. Horregatik, Ernairen ustez, zatiketaren estrategia politikoa garatzen darama hamarkadetan zehar: zonifikazio linguistikoa, garraio publiko tamalgarria, peajea, Iruñea eta Tutera arteko lehia, etab.”

Ernaitik, aldiz, “Nafarroa bakarra da eta ez da espainola” aldarrikatzen dute. “Kortesetik Berara eta Bianatik Zangotzara, Nafarroa euskaldun, burujabe, feminista eta antifaxista” aldarrikatzen dute.

Eguneko egitaraua ere zabaldu dute:

Gehiago