Palestinarekin Elkartasuna: “Hemen ere asko dira Israelekin harremanak dituzten enpresak, ekimenak, instituzioak eta abar”

Palestinarekin Elkartasuna plataformak 'Israel hemen ere hasten da' txostena aurkeztu du. Bertan, Euskal Herritik Israelekin dauden harreman ezberdinen inguruko informazioa eta datuak jasotzen dira; "txostena borrokarako tresna izan daitekela uste dugu" adierazi dute Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek. Eta borrokaren baitan, maiatzaren 15ean, Nakba (hondamendia arabieraz) eguna izanen dela, astean zehar mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte Iruñean eta larunbatean, maiatzaren 17an, manfiestaziorako deialdia egin dute.