#ZentsuraPutzura! Gora Euskal Irria!!!

Ahotsa.info-k Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen aurkako Iruñeko Udalaren zentsura salatzeko kanpaina bat abian jarri du. Familia eta lagun taldeei proposamen hau luzatzen dizuegu: grabatu elkartasun bideo polit bat eta guri bidali guk bideo guztiak editatzeko eta sarean zabaltzeko.

2019-ko abenduak 6

Euskal Herriko pailazo ezagunenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, zentsuratu ditu Iruñeko Udalak. Navarra Sumak gure etxeko txikien irriak eta gu guztion irribarreak ezabatu nahi ditu. Pailazo hauek bultzatzen dituzten balore aurrerakoi eta solidarioak ez ditu Iruñean nahi. Inposatzen zaigun sistema gris honetan ez dute milakako kolore mundu bat proiektatzen duen ikuskizun bat nahi.

Baina nafar jendarteak, eta bereziki Iruñeko herritarrek, argi erakutsi dute ez dutela onartzen zentsura politikoa. Ez da Navarra Suma izanen zer ikusi eta zer ez inposatuko digunik. Abenduaren 22an Anaitasuna beteko dugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko.

Eta hau da gure proposamena: grabatu zure etxean bideo polit bat zure familiarekin eta bidali Ahotsa.infora. Guk editatuko ditugu iristen zaizkigu bideo guztiak eta sarean zabalduko ditugu, “Euskal Irria” ezabatzeko gai ez direla erakusteko, mundu berri bat eraikitzeko belaunaldi berriak sortzen ari direla argi uzteko.

Sentitu, pentsatu, ekin, denok elkarrekin!

Email: ahotsabehardugu@gmail.com
Wahtsapp: 629 83 77 95

Gehiago