Union Tutera, kirolaren bidez gizartean eragiteko asmo berria jarri dute martxan Erriberan

Erriberako hainbat gazteek sortutako kirol talde bat aurkeztu dute asteburu honetan Tuteran. Talde honek konpromezu sozial bat izango du eta berdintasunetik, parekidetasunetik errespetutik sortu eta heziketa egin nahi duen taldea da. Euskararekin aparteko inplikazioa izango duela ere iragarri dute, eta horretarako Agerraldia ekimenaren babesa izan du. Futbolarekin hasiko dira, baina etorkizunean beste kirol batzuetara pasatzea nahi dute.

2021-ko uztailak 5

“Sinesten dugu kirola funtsezko tresna dela gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta inklusiboagoa garatzeko; izan ere, kirola gure bizitzaren zati oso garrantzitsua dela uste dugu, harekin batera hazten bai gara, batzuetan beragatik, eta gure bizitzaren zati handi batean praktikatzen jarraitzen dugu”. Union Tutera klubaren lehenengo hitz hauek aski argi uzten duten ez dela beste klub bat izanen.

Proiektu honen bultzatzaileek kirolaren inguruan dagoen negoziotik aldendu nahi dutela diote, eta gizartearen hezkuntza globalean oinarrituta jardun, zehatzean, Tuterako eta Erriberako gizartean. “Argi daukagu klubaren xedea soziala dela, kiroletik eraldatzeko inplikatzen dela eta konpromiso irmoa duela”, diote gazteek.

Haien helburuen artean lurraldeko kulturarekin inplikatuta egotea “baztertutako arraza eta genero ezberdinen integrazioarekin”, eta euskara normalizatu eta ikasten lagundu, besteak beste. Aipatzekoa da Agerraldia hasiera-hasieratik egin du proiektu honen alde.

“Futbola, kasu honetan, egungo ereduaren aurrean gure inkonformismoa erakusteko erabili nahi dugu, sortu ahal izateko gainditu behar diren baldintza eta iragazkiekin, suposatzen duen diruarekin eta horrek dakarren negozioarekin. Gainera, jakina, gaur egun zelaian eta landaz kanpo ikusten diren jarrera kezkagarriak aldatu nahi ditugu”, adierazi dute.

Talde honek modu asanblearioan funtzionatuko den, eta martxan jartzeko beharrezkoa den diru kopurua lortzeko crownfunding kanpainari hasiera emanen diote itsulapikoa.eus bidez, 4 eta 6 mila euro biltzeko asmoarekin.

Gehiago