Txantreako Gaztetxeko bi gazteren aurkako epaiketa salatu dute

Duela bi urte, Txantreako Langile Gazteen Asanblada, Haustura izenekoa, publiko egin zuten, eta geroztik lanean aritu dira aisialdi alternatiboa eskaintzeko eta auzoko gazteak antolatu eta politizatzeko. 2025eko urriaren 31n Txantreako Maiatzak 1 Gaztetxea okupatu zuten eta bertan hainbat ekimen antolatu dira auzoko jendearekin batera. Gaur Iruñeko epaitegietara joan dira, epaitzen ari diren bi gazteei elkartasuna adieraztera. Hausturatik auzoko pertsona guztiak Gaztetxean egingo diren ekimenetan parte hartzera animatu dituzte.