Tutera eta Lezoko gazteen arteko Gazte Topaketa martxoaren 16an, Korrikaren bezperan

2024-ko otsailak 5

Tuteran Jai eta Piztu Lezo Gazte Asanbladek, Beterri Elkartearekin eta
Agerraldiarekin batera, bi herrietako gazteen arteko topaketa eta elkartrukerako
gune bat sortzea erabaki dute. Festarako eta gozamenerako ez ezik,
hausnarketarako eta euren herrietako egoera sozio-linguistikoari buruzko
eztabaidarako erabiliko dute martxoak 16 eta 17ko asteburua.

Gazte Topaketa hau larunbatean hasiko da, eta igandean Korrika Tuteratik pasako da. “Tuterako eta Lezoko gazteek elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko
aukera paregabea da Gazte Topaketa. Festa eta elkarbizitzarako eguna izatea
nahi dugu, musikaz, kulturaz eta euskaraz gozatu ahal izateko”.

Gazte Topaketan parte hartzeko deia egin dute “elkarbizitza euskaraz sustatuz eta herritik eta
herriarentzako jaia bultzatuz.”

Egitaraua
– 12:00etan, Agerraldiaren aurkezpena Haize Hegoar lokalean.
– Jarraian, aurkezpenera bertaratutakoentzat, Errigorako produktuz
osatutako luntxa.
– 14:30ean, bi Gazte Asanbladen arteko bazkaria.
– Bazkalostean, Edu
Zardoya Tuterako abeslariaren kontzertua.
– 18:30ean, elektrotxaranga Beterritik hasita. Altsasuko Elektrokela
elektrotxaranga Tuterako alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko da, taberna
laguntzaileetan geldialdiak eginez
– 21:00etan, Bertso-afaria, Aner Euzkitze, Maddi Aiestaran, Sarai Robles
eta Irati Majuelo bertsolariekin. Afariak 15 euro balio du, eta txartelak
Gaitero Tabernan eta Pulpería O ‘Conxuron eros daitezke datorren
otsailaren 8tik martxoaren 8ra arte.
– 00:00etan, Trikidantz erromeriaren kontzertua Beterriko patioan.
– 02:00etan, Unai Aizu dj-a Pulpería O Conxuro tabernan.

Gehiago