Talaia Feminista, Euskal Herriko estatu feministarantz trantsizioa egiteko beste urrats bat eman dute Iruñean

Hainbat emakume subiranista, independentista eta ezkertiarrek Talaia Feminista izeneko tresnari hasiera eman zioten pasa den larunbatean Iruñean egindako jardunaldi batean. Aldizkako argitalpena izango dela aurreratu dute, eta Euskal Herriko estatu feminista sortzeko trantsizioan lagundu nahi du.