“Gure bizitzekin negoziorik ez!” lelopean bete dira Iruñeko kaleak

Martxoak 8, emakume langileen nazioarteko egunean Iruñeko kaleak jendez bete dira, emakume langileak bizi dituzten egoera prekarioak eta jasaten duten indarkeria matxista salatzeko. Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren ildo berean, martxoak 8ko egunean ere bide berdinetik jarraitu nahi izan dituzte aldarrikapenak. Eta horrekin batera, Palestinar emakumeei ere elkartasun mezua bidali zaie mobilizazioan zehar.