Sara Pinaren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin du Tuterako gazte mugimendu feministak

Tuteran Jai-k, Erriberako Ikasle Mugimenduak eta Sugarrak talde feministak deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur Tuterako Plaza Berrian. Sara Pinaren hilketa matxista arbuiatzeaz gain, sistema heteropatriarkala erailketa honen atzean dagoela salatu dute.