SA, Tremenda Jauria, Kaotiko, Tribade, Ibil Bedi, Talco, Nøgen eta Dupla Hatortxu Rocken, besteak beste

Osotara, 17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara: Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade, Dj Plan B

2021-ko urriak 27

Hauek dira abenduaren 18an, Hatortxu Rocken 25. edizioan, oholtzara igoko diren taldeak. Talde bat edo bestearen gainetik, gusto anitzetarako kartela osatzen ahalegindu da Hatortxu Rock. Gainera, taldeen erdiak baino gehiagok estreineko aldia izango du elkartasun jaialdian.

Jakina denez, sarrerak guzti-guztiak agortuta daude. Ordu eta erdi eskasean agortu ziren, salgai jarri ziren egun berean. “Orduan aipatu genuen, urtero oholtzara igotzen diren taldeen gainetik gure kartelburuak beti direla berdinak: euskal preso politiko, iheslari, deportatu eta haien senideak. Gure kartelaren, gure lanaren, gure auzolanaren zergatia”, dio HTX-k.

Jaialdia aurrera ateratzeko laguntza eskatu du HTX-k. “Auzolan erraldoi baterako prestaketetan gaude berriz ere eta bakoitzak ahal duen neurrian laguntzea ezinbestekoa da. Hori dela-eta, mundu guztia animatu nahi dugu antolaketan parte-hartzera”.

Udako jaialdiaren sarrerak, azaroaren 1ean
Pandemiak sortutako etenaldiaren ostean ahalegin berezi bat egin du HTXk eta udan bi eguneko edizio berezi bat antolatuko dute. Uztailaren 29 eta 30ean, Atarrabian. Zita horretarako sarrerak azaroaren 1ean, 20.00etan, jarriko dira salgai www.hatortxurock.eus webgunearen bitartez. Bi eguneko bonoak 55 euroko prezioa izango du eta egun bakarrekoak, bai ostiralekoak zein larunbatekoak ere, 30ekoa.

Gehiago