“Beldurrik ez”, Cliford taldearen lehenengo dikoaren aurrerapena

Cliford taldearen 1. diskaren aurrerapen kantua, 2023ko ekainaren 9an entzungai plataformetan izanen dena.

2023-ko ekainak 7

Musika&Hitzak: Cliford (Ibai Matxain/baxua, Mikel Lazkoz/kitarra, Imanol Rodríguez/bateria, Garazi García/ahotsa.
Bideoa: Urriza, Begi Bat Zabalik
Soinua: Adrián Vallejo, Estudios Musiikki

HITZAK/LETRA:

Urruneko izpiek egun berria iragarri dizute.
Oraindik ere, ahaztutako ametsen dardarez .
Irribarrea aurpegian, mozorroen beharrik gabe.
Zure aurrean, zure nahiak asetzeko beldurrik ez.

Beldurrik ez, zure nahiak asetzeko beldurrik ez.
Beldurrik ez, zure taupadak jarraitzearen beldurrik ez, zugan sinisten.
Beldurrik ez, patuak dakarrenari beldurrik ez.

Eta ibiltzen zara ortzi-mugara zuzenduta begirada.
Ez duzu sentitzen ezjakintasunaren hotzikara.
Astindu zaitu etorriko denaren lurrikarak.
Gorantza zoaz miruaren hegaldiaren indarraz.

Beldurrik ez, zure nahiak asetzeko beldurrik ez…

Zauritzen zaituenari garrantzirik ez ematean,
ekaitza, hodeiak, egun argia bilakatuak.

Gehiago