“Mikel”, Raimundo El Canastero feat. Brigade Loco

38 urte igaro dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaizetarra torturapean hil zuenetik. Omenaldi xume bat egite aldera elkartu dira Raimundo El Canastero eta Brigade Loco musika taldeak. Mikeli, bere familiari,Orbaizetako herriari, "Mikel Zabalza Gogoan" plataformari "eta zuzenean edo zeharka polizia boterearen tortura jasan duen pertsona ororentzat" eskaini nahi izan dute abestia.