Plataforma baten bidez defendatuko du bere burua liburuaren sektoreak
Nafarroako Liburuaren Plataforma sortu berri da Nafarroan liburuaren sektoreari loturiko entitate eta talde desberdinen elkarlanerako eremu izan dadin.
2020-ko otsailak 18
Nafarroako Liburuaren Plataforma Nafarroan liburuaren sektorearekin lotura duten entitate eta kolektiboak elkarlanean aritzeko espazio gisa sortu da. Plataformako kideak dira:
-Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE)
-Euskal Idazleen Elkartearen (EIE),;
-Editargi-Nafarroako Editore Independienteen Elkartea
-Nafarroako Liburu Saltzaileen Elkartea
-Nafarroako Liburuzainen Elkartea (ASNABI)
-Nafarroako itzultzaileen kolektiboa
-Nafarroako ilustratzaileen kolektiboa
Nafarroako Liburuaren Plataformaren helburuak honakoak izango dira:
a) Nafarroan liburuaren sektorearekin lotura duten kolektibo enpresarial, profesional eta sozial guztien kolaborazioa bideratzea sektorearen interesak defendatzeko.
b) Euskarri kulturala den aldetik, liburua defendatu eta sustatzea eta Nafarroako egileak eta sormenaren, itzulpengintzaren, edizioaren eta liburuaren banaketa, salmenta eta dibulgazioaren arloan diharduten Nafarroako enpresa eta industriak babestea.
c) Edizioa, literatura eta irakurketa sustatu eta jendarteratzea, haien adierazpen guztietan eta Nafarroako hizkuntzetan.
d) Nafarroako edizioa eta literatura bultzatzea “marka” propio bat sortzen berariaz lagunduz eta, horretarako,
ekitaldiak antolatzea eta ikerketa- eta dibulgazio-jarduerak sustatzea.
e) Liburuaren sektoreari aitorpen ekonomiko, instituzional eta soziala egiten zaiola zaintzea.
f) Erakunde publiko eta pribatuen artean harreman eta kolaboraziorako bideak sustatzea, eta liburuaren sektorea erakunde foralen zein organismo eta entitate estatal edo lokalekin mintza dadin bultzatzea, baita elkarte eta/edo plataforma estatal eta/edo europarrekin ere, baldin eta edizio eta sormen literarioa antolatzen bada enpresa eta profesionalen eskubideak eta interesak defendatze aldera.
g) Nafarroako kultura-ondarea eta hizkuntza-aniztasuna kontserbatu, jakitera eman eta sustatzen laguntzea, zehazki sormen literarioari eta edizioari dagokion guztian.
Nafarroako Liburuaren Plataformak Batzorde Koordinatzaile baten bidez funtzionatuko du, zeina hura osatzen duten elkarte edo kolektibo bakoitzak izendatutako ordezkari batez edo biz osatuta egongo den.