Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean eskubide guztiak guztientzat aldarrikatu dituzte

2017-ko abenduak 18

Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatzeko Gaztelu Plazan egindako ekitaldian performance eta olerki batekin erakutsi nahi izan zuten migratzaileen duten murgiltasun zailtasuna, ondoren John Lenon-ren abestia, “Imagine” izenekoa, interpretatu zuen abesbatza batek. “Denok dakigu behar dugula nahastea eta elkartzea, gaurko eguna aproposa da indar horiek biltzera”, adierazi zuten antolatzaileek.

Protesta ekitaldi hau “Stop wars against migrants” nazioarteko kanpainean baitan kokatzen zen. “Gure oihuak eusten ditugu nazioarteko aldarrikapen haundia egiteko”, esan zuten.

Gehiago