Patxi Ruiz Txantreako preso politikoak bere besoan ebakiak egin ditu mediku arreta falta salatzeko
2025-ko urriak 12
Tinko erakundeak jakitera eman duenez, Txantreako preso politikoak bere besoan ebakiak egin ditu gaur, Iruñeko espetxeko presoek jasaten duten arreta mediku falta salatzeko. “Patxik egunak daramazki medikuak artatu dezan eskatzen, izan ere pneumonia sintoma gogorrekin dago (eztula, sukarra, biriketan mina arnasa hartzerakoan…). Horrez gain, botaka dabil eta beherakoarekin. Azken 3 egunetan, bere egoera dela eta, jan ezinik dago eta bere ziegatik atera barik. Oraindik ez du medikuaren bisitarik jaso eta, ondorioz, eta behingoz artatua izan dadin eskatzeko, ekintza hau egitera behartuta ikusi du bere burua”, dio erakunde honek.
Gehiago
La Guardia Civil recabó información sobre la iniciativa “Barañain esnatu” tras su presentación pública
Hedabideen eta eskuineko alderdien kriminalizazio kanpaina salatu eta jardun antifaxistaren zilegitasuna aldarrikatu du EHKSk
