Osasun publiko eta duinaren aldeko giza katea Arrotxapean

RTX Auzolan ekimenak antolatuta, Arrotxapeako bizilagunek giza katea egin dute auzoko osasun etxearen inguruan, osasun publiko eta duina aldarrikatzeko. Arrotxapea auzoa asko hazi da azkeneko urteetan, eta bi urte daramatzate administrazioari eskatzen, lehen mailako arretaren kudeaketa hobetu dezala, eta besteak beste zerrenda luzeen arazoa behin betiko konpondu dezala.