“Osasun mentala gazteok bizi dugun prekarizazio prozesuaren beste aurpegi bat da”

Ernai gazte antolakundeak, gazteen bizitzen esparru ezberdinetan prekarizazio prozesu bat ematen ari dela adierazi du eta horregatik horren lanketa bat egin du. Osasun mentala, prekarizazio prozesu honen beste aurpegi bat dela adierazi dute. Izan ere, osasun sistema publikoa gainezka egonda, gaur egun zerbitzu psikologikoa ia bere osotasunean esku pribatuetan dagoela salatu dute. Horregatik, alternatiba baten alde, etorkizunerako bizitza duinak aldarrikatzeko Ernaik mobiliziazioak antolatu ditu ekainaren 15ean.