“Gaur egun langileoi eragiten digun lehenengo laneko arriskua arrisku psiko-soziala da”
Ernaik, ekainaren 15ean antolatu duen mahai inguruari begira, prekarizazioak lan esparruan eragiten dituen arriskuak landu ditu LAB sindikatuarekin batera. Ahotsako kazetariari azaldu diote, gaur egun langileei eragiten dien lehenengo laneko arriskua arrisku psiko-soziala dela. Eta kapitalismoak eragin dituen ondorioengatik ematen dela diote. Arrisku psiko-sozial hauen atzean prekarietatea dagoela adierazi dute, eta honen aurrean neurri prebentiboak ezarri eta bete beharko liratekela.
2024-ko maiatzak 25
Gehiago
Faxismoaren aurrean “Euskal Herria irabazteko” irailaren 13an Donostian mobilizazio nazionala egingo du Ernaik
Txantreako Gaztetxeko bi gazteren aurkako epaiketa salatu dute
