“Ordua da Gaztetxea!” jardunaldiak antolatu dituzte

Azaroaren azkeneko egun eta abenduaren lehenengo egunen biatrtean, Iruñean Gaztetxe baten aldeko Asanbladaren eskutik autogestioaren inguruko hausnarketa eta eztabaida jardunaldiak antolatu dituzte.

2015-ko azaroak 23

Gaztetxearen aldeko ekimenak from Iruñeko Gaztetxea on Vimeo.

“Kapitalak, patriarkatuak eta autoritarismoak lapurtu digun burujabetasuna berreskuratzen lagunduko digun ekimen eta baliabide guztiak eztabaidaren erdigunean jartzea beharrezkoa” dela uste dute. “Hiri eta auzoen ikuspegi eraldatzailea plazaratu, praktikatik beste auzo ereduak” sortu nahi dituzte.

Jardunaldiak azaroaren 24ean hasiko dira, mugimendu sozialetan ematen diren botere erlazioen inguruko hitzaldi batekin. Ostegunak 26 “Kortxoenea: irautea sortzea delako” dokumentala proiektatuko da.  Ostiralak 27 Mendillorriko auzo elkarteak autogestio informatiboaren inguruko mahainguru bat antolatu du eta bertan Herri Mugimendutik eta Herri Mugimenduarentzat sortu diren egitasmo komunikatibo ezberdinak parte hartuko dute. Larunbatean zehar, Mendillorrin ere, hainbat tokiko Herri Mugimenduak sortu dituzten autogestio proiektuen mahainguru interesgarria egonen da. Amaitzeko, Iruñeako Alde Zaharreko Subeltzen afari begano goxo batetaz gozatzeko aukera izanen da.

Hurrengo asteari hasiera emateko okupa mugimenduko abokatu ekintzaileekin hitzaldi bat antolatu dute. Bertan Mozal Legearekin egondako aldaketa legalak eta interesgarriak diren esperientzia eta kasu juridikoak azalduko dituzte.

Abenduak 1, asteartearekin, jabetza pribatuaren aurrean espazioak irabazi eta koletibizatzearen beharraz beste hitzaldi inetresgarri bat izanen da Kalekalden. Asteazkenak 2, Txantreako Emantzipazio Bulegoko lagunek urte hauetako esperientzia kontatuko dute, Gazte Mugimenduak sortu zuenetik urte horietan zehar egindako lan eta kanpainetaraino. Hitzaldia Barañaingo Kultur Etxean burtuko da. Ostiralak 4 Iruñerriko hainbat auzo eta herri mahainguru batetara gonbidatu dituzte. Bertan auzo eta herriko bizilagun eta kolektiboetatik sortu nahi dugun hiri ereduaz eztabaidatuko da.
Jardunaldiei amaiera emateko, larunbatak 5 eguerdiko 12etan Nabarreriatik abiatuko den Kalejira aldarrikatzaile batean parte hartzera deialdi berezia luzatu dute.

Gehiago