“Orain irakasleak” lelopean, irakasleen lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko bizi martxa
STEILAS, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, 'bizifestazioa' egin da, irakasleen lan baldintzen eta hezkuntza publikoaren kalitatearen hobekuntza aldarrikatzeko. Hezkuntza departamentuari eskatzen diote ratioak jeisteko, soldatak igotzeko eta interinitatearekin bukatzeko besteak beste. Azaldu dutenez, lantaldeetan bildu dira, baina aldarri hauei buruz ez da hitz egiten, beraz, egoera aldatzen ez den bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela argi utzi dute. Gainera, hurrengo ikasturteari begira mobilizazioak antolatzen ari direla azaldu dute.
2024-ko maiatzak 23
Gehiago
Nafarroako hezkuntza publikoaren etapa guztietako ikasleen ratioak murrizteko Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura kanpaina abiatu da
Lokiz eskolako eskola garraioaren autobusa istripua izan zuen asteartean
