Lokiz eskolako eskola garraioaren autobusa istripua izan zuen asteartean

Bart arratsaldean, urriaren 13an, autobusa eskolatik irten eta aurtengo ikasturterako aurreikusia zuen ibilbidea egiten ari zela autobusa errepidetik atera zen. Ez zen zauriturik izan, baina gurasoak kezkaturik agertu dira. Izan ere, aspalditik aldarrikatu dute eskola garraio zerbitzu duin bat.

2026-ko urriak 14

Lokiz eskolako eskola garraioaren autobusa errepidetik atera eta soro batean sartu zen, eta 300 metro egin zituen berriro errepidera itzuli aurretik. Une horretan autobusean zihoan txiki bakarra onik dago. Hala ere, gurasoek “ezbehar larri bat” dela salatu dute. “Dagoen desnibel handia ikusirik autobusa irauli zitekeen eta beraz, zorte handia izan dugula esan dezakegu. Bai lur-sailean, zein baita autobusaren karrozerian ere ikus zitezkeen istripuak eragindako aztarnak”.

Gurasoen hitzetan, eskola garraioaren zerbitzua kalitatea okertu da azken urteetan. Gainera, ikasturte honetan Hezkuntza Departamentuak eginiko planifikazioak okertu egin du zerbitzua. Izan ere, ibilaldia oso luze egiten da. “Gertakari hau Hezkuntza Departamentuak 26-27 ikasturtean Lokiz Eskolarentzako aurreikusi duen garraio zerbitzu eskasaren ondorio da”, salatu dute.


Lokiz eskolako komunitatea irailaren 10etik borrokaldi bat aurrera eramaten ari da: elkarretaratzeak, plantoak, Hezkuntzarekin bilerak eta kontaktuak, sinadura bilketak… Urriaren 5ean Hezkuntza Departamenduarekin izandako bilerara 200 erreklamazio orri baina gehiago entregatu zituzten, eta egun berean zonaldeko instituzio ezberdinetatik kezka berberak jaso zituzten. “Despopulazioak gogor kolpaturiko zonalde hauetan kezka nabarmena baita bertako haurren ongizatea eta eskolaren biziraupena.
Atzoko istripuak kezka hori erreala dela berrestu du”, gurasoen ustetan.

Lokiz Guraso Elkartetik landa eremuan zerbitzu duinak aldarrikatzen dituzte, eta Hezkuntza Departamenduari eskatu diote egindako proposamenari erantzun bat ematea. “Zentzuzkoa eta logikoa den erabakia atzeratzen den bitartean, atzokoa bezalako gertakariak errepikatzeko arriskuak erreala izaten jarraituko du”. Bien bitartean, Guraso Elkartea protestekin jarraitu eta atxikimendu, eta erreklamazio kanpainarekin jarraitzeko asmoan berresten da.

Gehiago