#OperacionPastor-eko 4 atxilotuak 15.000 euroko fidantzapean aske utzi dituzte

Asteazkenean "Operación pastor" delakoaren baitan atxilotutako 4 euskal herritarrek gaur deklaratu dute Auzitegi Nazionalean. Velasco epaileak atxilotu bakoitzari 15.000 euroko findantza jarri ostean aske geratu dira. Bihar operazioa salatzeko manifestazio nazionala izango da Donostian.