Giltzak, nola erabili konponbidearen ateak zabaltzeko?

Giltzak ziegak ixteko erabili daitezke, eraikitako harresi krudelak gaindi ezinak bilakatzeko. Giltzak ikusi nahi ez ditugun egoera lazgarrien ateak zerratzeko erabili daitezke ere. Baina, giltzak ixteko baino, irekitzeko erabili nahi ditugu Euskal Herrian. Elkarbizitzari eta konponbideari atea irekitzeko, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bideari ateak parez pare zabaltzeko. Mezu hori argi eta garbi utzi nahi izan dute milaka lagunek Bilbon.