Bilboko kaleak bete ditu presoen etxeratzearen aldeko aldarriak

Sare Herritarrak deituta, eta alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinen babesarekin, manifestazio jendetsua izan da gaur Bilbon euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde. "Konponbiderako giltzak" lelopean, euskal jendartearen aktibazioa balorean jarri du Sarek salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko eta errepresaliatu guztiak etxera ekartzeko.