Murchanten izandako hilketa matxista salatzeko mobilizazioa gaur Iruñean
Murtxanten izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen du gaur mugimendu feministak Iruñeko Udal Plazan arratsaldeko 20.00etan.
2021-ko uztailak 9
Maria Pilar Berrio Jiménez-en hilketa salatuko du gaur Iruñean Emakumeen Mundu Martxak. Arratsaldeko 20.00etan Iruñeko Udal Plazan elkartuko dira. Kaleratutako oharrean eraso berri hau “bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ondorio zuzena” dela aipatzen dute “non indarkeria matxista eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik”.
“Nazkatuak” agertu dira feministak hilketa berri honen aurrean. “Indarkeria matxistari aurre egiteko lehen maila arazo politikotzat hartua izan dadin” eskatzen dute “egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela” exijitzen dute.