Mendillorriko Elorri Ikastetxe Publikoaren komunitateak orientatzailearen orduak gutxienez lanaldi osora osatzea eskatzen du
2026-ko maiatzak 12
Elorriko eskola komunitateak orientatzailearen orduak gutxienez lanaldi osora osatzea eskatzeko mobilizazio dinamika bat abian jarri du. Egunero goizeko lehen orduan elkartuko dira eskolaren aurrean eskaera hau egiteko. Izan ere, “ezinbestekoa” ikusten dute profesional honen lana “ikasleei eta haien familiei jarraipena, tratamendua eta laguntza eraginkorra eman ahal izateko”.
Kaleratu duten ohar batean Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak Elorri I.P.-ri esleitutako baliabideen dotazioa berrikusteko eskatzen dute. “Izan ere, gure ikastetxea handitzen ari da, bai ikasle kopuruaren aldetik, baita unitate kopuru aldetik ere eta azken urteetan, orientatzaile orduak handitu beharrean, gutxitu egin dira gure ikastetxean”.
“Kalitatezko hezkuntza eskaini ahal izateko, orientatzailearen funtzioak oso garrantzitsuak dira. Gure eskolan, beharra handitzen joan diren einean, gaur egungo jardunaldiarekin, ezinezkoa da bete behar dituen lan guztiak aurrera eramatea”, salatu dute.
Zuzendaritzak, dotazioaren errebisioa eta erreklamazioa egin du Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza atalean. “Familiak ere, gure ekimenarekin bat etorrita, instantziak bidaltzen ari dira eta gaur hasi garen elkarrateratzeetara hurbiltzen hasi dira”, aipatzen dute oharrean.
