Martxoaren 8an atarian zaintza sistema publikoa indartu eta bizitzak erdigunean jartzeko deia egin du Mugimendu Feministak

Iruñerriko Mugimendu Feministak martxoaren 8aren harira antolatutako programaren baitan, mural margoketa egin dute Iruñeko Santo Domingo kalean. Bertan, aldarrikapen ezberdinak irudikatu dituzte, besteak beste, pribatizazioaren eta negozioaren aurka, sistema publiko komunitarioaren alde eta zaintza sistemaren lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapenak ere.