Itaiako emakume langileak borrokan matxismoaren aurka
Martxoaren 8aren harira, Itaiako emakume langileak matxismoaren aurka borrokatuko dutela adierazi dute: “azken hilabeteetan areagotzen ari diren ideia erreakzionarioen eta matxisten aurkako borrokan, emakume langileok lehen lerroan egon behar dugula aldarrikatzeko”.
2025-ko otsailak 5

Itaiak agerraldia egin du Martxoaren 8aren harira. Izan ere, instituzioetan, sare sozialetran zein kalean, emakumeen aurkako jarrreak nabarmen zabaltzen ari direla salatu dute; hala nola, matxismoaren existentzia ukatzen duten ideiak. Horrez gain, krisialdi ekonomikoaren baitan langileen eta konkretuki, emakume langileen lan eta bizi baldintzak ere nabarmen okertzen ari direla salatu dute. Besteak beste, lan ezegonkorrak, lanaldi partzialak, bizitzaren garestitzea. “Esan genezake, beraz, emakumeon aurkako ofentsiba ekonomiko eta kulturala areagotzen ari direla” gehitu du Itaiak. Eta, horrek guztiak, gainera, emakumea bigarren mailako subjektu izatea oraindik eta gehiago normalizatu duela adierazi dute.
Egoera larri honen aurrean, posizionatzeko momentua dela adierazi dute: ekamuke langileen zapalkuntza betikotzen arraitu edo matxismoaren aurka borrokatzeko hautua egitea.
Horregatik, Itaiatik, aurtengo matxoaren 8an borrokarako deia zabaldu dute. “Martxoaren 8aren jatorrizko izaera iraultzailea berreskuratu nahi dugu, kalera ateratzeko unea baita”. Horretarako hilabete honetan zehar, erasotzaileen inpunitatearen aurka, lan sektore feminizatuetako lan baldintza eta eskubideen alde, zein emakumeek sexu objektu bihurtzen dituen inposaturiko sexualitatearen aurka lan egingo dutela baieztatu dute. Eta, bukatzeko, martxoaren 8an, hainbat herri eta auzotan mobilizazioak eginen dituztela adierazi dute: “Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara!” lelopean, eta mobilizazio hauetan parte hartzeko deia luzatu dute.