“Emakume langileok borrokara” lelopean egin zuen mobilizazioa Itaiak Iruñean

Martxoaren 8an testuinguruan, borroka egiteko arrazoiak badirela dio Itaiak, eta emakume langileen interesak lehen lerroan jartzeko deia egin du.

2024-ko martxoak 10

“Oraindik orain
emakume langileon emantzipazioaren alde borroka egiteko arrazoiak” badirela uste du Itaiak. “Alde batetik, emakumeok ekonomikoki debaluatuak gara: soldata baxuak, kaleratzeak,
egun osoko lanaldiak, etab. Beste aldetik, eta azken horrekin loturan, kulturalki zapalduak izaten
jarraitzen dugu, ideologia matxistak gizartean indar handia du eta, beraz, sozialki emakumeon
aurkako bazterketak eta indarkeriak bere horretan jarraitzen dute”, dio Itaiak.

Horren aurrean “politika instituzionaletik eta, zehazki, sozialdemokraziatik ogi apurrak besterik ez”  direla jasotzen salatu du Itaiak. “Horrez gain, ideia erreakzionarioen eta matxisten gorakada eta gogortzea ari gara
jasaten. Horren adibide da instituzioetan zein kalean diskurtso faxisten zabalpena”, gehitu du emakume talde honek.

“Horri guztiari ikuspegi sozialistatik aurre egitea eta erantzutea lehentasunezko auzia dela ikusten dugu
eta horregatik, gaurko mobilizazioetan emakume langileon interesak lehen lerroan ipiniko dituen eta
enpresarien eta instituzio kapitalisten fartsatik kanpo antolatuko den antolakuntza sozialistaren aldeko
aldarria egin dugu”, amaitzen da oharra.

Gehiago