Martxoaren 8an greba feminista antolatzeko batzarra deitu dute urtarrilaren 10rako

Mugimendu feministan martxoaren 8an greba feminista egitea erabaki dute, eta egun hori antolatzeko eta nondik norakoak azaltzeko prozesu bat jarri dute martxan. Urtarrilaren 10an Iruñeko Zabaldin aretoan batzarra eginen dute, eta bertan feminista guztiak elkartzeko deia egin dute.

2018-ko urtarrilak 2

“Sistema zisheteropatriarkalaren indarkeria anitzak salatzeko antolatzen ari gara. Horregatik, lau ardatzen baitan antolatuko dugu greba: lan greba, ikasle greba, zaintza greba eta kontsumo greba”, adierazi dute.

Euskal Herriko asanbladaren ondoren, Iruñerriko mugimendu feministan antolatu egin dira grebaren inguruan lan egiten hasteko. Orain arte bi lan talde sortu dituzte: motorea edo koordinazioa eta ekintzena.

“Baina hazten jarraitu nahi dute, eta zurekin kontatu nahi dugu. Espazio intersekzionala nahi dugu, guztiok eroso egon gaitezkeen espazioa. Guztiok proposamenak egin eta elkarrekin greba antolatzeko espazioa”, esan dute.

Gehiago