Martxoak 8ko greba feministaren prestaketak hasi dira Iruñean

Iruñerriko mugimendu feminista martxoaren 8an deituta dagoen greba feminista prestatzen hasi da. Lehenengo batzar irekia egin dute parte hartze haundiarekin, eta datorren urtarrilaren 24an eginen den hurrengo asanbladan parte hartzeko gonbitea luzatu diote emakume orori. Arratsaldeko 18etan izanen da, Zabaldin.