Maravillas Gaztetxea, 6 hilabete martxan

Hurrengo larunbatean martxoak 3, Maravillas Gaztetxea - Gune Sozial Autogestionatuak 6 hilabete beteko ditu eta ospatuko eginen dute. Asanblada irekia, bermuta eta herri bazkaria izanen dira.

2018-ko otsailak 28

Gonbidapen berezi bat luzatu diete bizilagunei Maravillas Gaztetxeko kideek larunbata honetan gune autogestionatuaren 6. hilabetea ospatzeko. Gaztetxearen ibilbidearen balorazioa eginen dute eta proiektuari buruzko bizilagunen iritzi eta ekarpenak entzun nahi dituzte.

Asanblada eta gero, 1976ean faxismoarengatik erahilak izan ziren 5 langileei omenaldi bat egingo diete eta omenaldi ostean bermuta egonen da. Bukatzeko, bazkari herrikoi bat egingo dute Lapiku-Txiki jantokian. Tiketak Herriko Tabernan hartu behar dira.

Gehiago