Lizarraldeko mugimendu feministak martxoaren 8ko grebarekin bat egiten du
Lizarraldeko mugimendu feministak bat egin du Euskal Herrian martxoaren 8an aurrera eramango den Emakumeok Planto! aldarriarekin. Greba feminista babestu eta mobilizazioa deszentralizatu nahi dute. Landa eremuan emakumeak duen papera aldarrikatu eta bertara ere zapalkuntzen aurkako mobilizazioa eraman.
2018-ko martxoak 2
Lizarraldeko mugimendu feministak martxoaren 8an eginen den greba feministarekin bat egiteko hainbat mobilizazio deitu ditu egun horretako. Goizean zehar, informazio gunea jarriko dute Nafarroa Beheko kalean. Handik abiatuko da 13:00etan kalejira bat Koronazio plazaraino, eta bertan eginen da kontzentrazio bat. Ondoren, La Bota elkartean herri bazkaria izanen da eta 18:00etan kafe kontzertua eginen dute. Bukatzeko, 20etan beste kontzentrazio bat eginen da Nafarroa Beheko kalean.