Lizarrako Sugarra Gaztetxeari ezarritako isunak proiektua arriskuan jartzen dutela salatu dute

Lizarrako Gaztetxearen defentsan eta ezarritako isunak kentzeko eskaria lau haizetara zabaltzeko asmoarekin, pasa den ostiralean elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek Ega Hirian. Sugarra Gaztetxeko kideen esanetan, 20.100€ko isunak jaso dituzte azken garaietan, eta horiei pasa den astean bertan jaso zituzten beste hiru gehitu zaizkie. Salatzen dutenez, UPNk gidatzen duen Udal Gobernuak espazio autogestionatua ixteko borondatea dauka.