Lan istripuetan hildakoak gogoratzeko eskultura jarriko da Arrotxapean
"Gora!" izenburua darama artelanak, altzairuzkoa izanen da, 4 metroko altuera izango du eta Arrotxapeako Marcelo Zelaieta kalean kokatuko da. Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernuaren ekimena izan da, Iruñeko Arte Eskolan aurrera eraman dutena. 2017an onartu zen proiektua, 1.600 herritarrek, beren sinadurarekin eskatu eta gero.
2019-ko otsailak 26
Apirilean jarriko da lan istripuetan hildako langileen omenezko eskultura Arrotxapea auzoan. Eskulturak altzairuzko bi zutabe bihur azaltzen dizkigu, Iruñean diren txori mota guztiak inguruan dituelarik. Iruñeko Arte Eskolako eskultura proiektuetako Iñaki Otsoak eta metalezko tallerreko arduraduna den Zuriñe Urbeltz-ek koordinatu dute.Gracia Arruiz Sanz, Ibai Leranoz Buzunariz, Mattin Macias Martinez de Lizarrondo, Itxaso Cabodevilla Molina, Julen Burguete Lacabe, Nerea Diaz Pozas, Beatriz Perez Lirio eta Elisa Ruiz Miranda ikasleek parte hartu dute bere eraikuntzan.
Apirilaren 28an, laneko segurtasunaren inguruko egunarekin jarriko da eskultura.