Kubarekiko elkartasuna adierazteko deia Burlatatik, eskuin muturraren mehatxuen gainetik

Burlatako Udalak ostiral honetan antolatu duen ekitaldi bat dela eta eskuin muturreko hainbat elkarte erakutsi duten jarrera eta horiekiko Udaleko UPN eta PPko zinegotziek izan duten konplizitatea salatu dute herriko hainbat eragileek. Kubak Estatu Batuen aldetik sufritzen duen blokeoa salatzeko eta eguzki plakak erosteko dirua biltzeko deitu dute ekitaldia.