Katakrak Alkatraz-eko kartzela bihurtuko da desobedientzia eta okupazioa aldarrikatzeko

Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena iragartzeko margoketa batzuk egiteagatik hiru laguni 6 eguneko etxe barruko atxiloaldia eta 624€ko isuna ezarri diete eta hori salatzeko, Katakraken “Desobedientzia eta okupazio astea” antolatu dute. Info7 Irratian elkarrizketatu dute Julio Villanueva.