Jito Alai frontoia auzokideak erabili ahal izatea aldarrikatu dute
Asteburuetan Iruñeko Alde Zaharreko Jito Alai frontoia Labriten jokatzen diren partiduetan parte hartzen direnen aparkalekua bihurtzen da. Horrek galarazten du auzokideen erabilera, eta egoera aldatzeko hainbat ekimen egin ditu auzoko gazte mugimenduak egunean zehar. Alde Zaharrean kirol egitura gehiago eskatu dute.