Jardunaldi feministak antolatu ditu Bilgune Feministak Iruñean

Bilgune Feministak hitzaldi eta tailer sorta antolatu du datozen egunetarako, gai ezberdinak jorratzeko. Besteak beste, burujabetza feminista, feminismoaren eragin politikoa edo herri mugimenduan duen protagonismoa. Bestetik, kontzertu akustikoak antolatu dituzte. Iruñeko Txoko Feministan izango dira ekimen guztiak.

2015-ko maiatzak 11

Maiatzaren 14an hasiko dira Bilgune Feministak antolatu dituen "Boteretu, burujabetza feministarantz"  izeneko jardunaldiak "Baina…zer da burujabetza feminista?" emakumentzako tailerrarekin. Hurrengo egunean "Transizio feministarantz Nafarroatik: intzidentzia politikoa, estrategia eta boterea(k)" mahaingurua izango da Miren Aranguren, Begoña Zabala eta Gotzone Otsoarekin. 21:30eta "Occhi Di Farfalla" musika taldeak kontzertu bat eskeiniko du.

Maiatzak 29 "Feminismoa herri mugimenduan" hitzaldia Joxemi Zumalabe elkartearen eskutik, eta ondoren "A flor de piel" taldearen kontzertu akustikoa.

Ekainaren 12an "Zaindu maite duzun hori" hitzaldia Bilboko Bilgune Feministaren eskutik, eta ondoren afari-poteoa izanen da.

Gehiago