Iruñerriko Gazte Asanbladek olinpiadak antolatu dituzte abuzturako

Abuztuaren 7an hasiko dira Alde Zaharrean eta Esparru Gaztetxearen 9. urteurrenarekin batera abuztuaren 23an Zizurren izanen da finala.

2014-ko uztailak 31

Iruñerriko gazte olinpiadak aurkeztu dituzte Iruñerriko hainbat Gazte Asanbladek beren arteko harremana sendotu eta aisialdiaz gozatu asmoz.

3 txanpa izango ditu txapelketak. Abuztuaren 7an hasiera emango diote Alde Zaharrean egun osoko egitarauarekin. Bigarren txanpa mendillorrin ospatuko dute abuztuaren 12an, eta azkenik, semifinala zein finala Zizurren ospatuko dute abuztuaren 23an, Esparru Gaztetxearen 9. urteurren jaiarekin batera. Finalarekin batera, bazkaria, abeslariak eta gaueko kontzertuak izango dira besteak beste.

Horietan parte hartzeko Esparru Gaztetxean, Kalekalden, Mendillorriko Tudelika eta Karmen kaleko Herriko Tabernan izena eman beharra dago.

Gehiago