Iruñeko Udaltzaingoa auzokideen elkartean sartu zen pankarta bat jarri zuten gazte batzuk identifikatzeko

Auzoenea bizilagunen elkartean sartu eta 6 gazte identifikatu zituen Udaltzaingoak Maravillas Gaztetxearen desalojoa gogoratzen zuen pankarta bat jartzeagatik.

2022-ko urtarrilak 20

Maravillas Gaztetxearen desalojoaren 3. urteurrena gogoratzeko gazte talde batek Nabarreria plazan dagoen Rozalejo Jauregiaren eraikinaren horman pankarta erraldoi bat jarri zuten pasa den larunbatean. Iruñeko Udaltzaigoa gazteak identifikatzeko Auzoenea bizilagunen elkartean sartu egin zen eta osotara 6 pertsona identifikatu zituen.

Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Matalaz guneak poliziaren jarrera salatu dute eta larunbata honetan elkarretaratze bat eginen dute eguerdiko 13.00etan Nabarreria Plazan.

Gehiago