Iruñeko Udalaren protokolo proposamenaren aurka osoko zuzenketa azaldu du Aranzadik

Etiketa jantzia, medailak eta aginte makila kentzeko eskatuko du, bai eta erlijio zeremoniak eta ekitaldi zibilak bereizteko ere. Protesta antolatu, eta udal parera xisterarekin joateko deia luzatu du taldeak, halaber.

2016-ko martxoak 4

Xistera jantzita joan behar dute zinegotziek hainbat ekitalditara,
egungo Iruñeko Udalaren protokoloaren arabera. Horra indarrean dagoena.
XIX. mendean modan zegoen janzkia ipintzea. Eta hori arautegiko
puntuetako bat baino ez da.

Erlijio ekitaldietan zinegotzien presentzia beharrezkoa dela dio, era
berean, testuak, eta trajea janztea ere agintzen du.

Udala protokoloa
berritzea aztertzen ari den honetan, egindako proposamenaren aurka
azaldu da Aranzadi.

“Hautetsien pribilegioak eta haiekiko distantzia ezartzen duten
elementu guztiak” ezabatu nahi dituzte eta “erlijioekin” lotzen dituzten
ekintzak eta ezaugarriak ere.

Horren karietara, zeremoniak eta ekitaldi
zibilak bereiztea ezinbestekotzat jo dute, hautetsiak soilik ekitaldi
zibiletan egon beharko liratekeela defendatuz.

Janzkietan gastatzen den dirua murriztea. Hori da beste aldarrietako bat, badaude-eta inbertitzeko esparru”erabilgarriagoak”.

“Iruñeak ez du protokolo araudi berri bat behar, behar izatekotan,
murriztutako bat izan beharko litzateke, administrazio auzi gutxi batzuk
zehazteko”, esan du Aranzadik.

Protestara deitu dute udaletxe parean, eta eskakizun berezi bat egin diete herritarrei: xistera jantzita azaltzea.

Gehiago