Irakasleak hirugarren aldiz greban, hezkuntza publikoaren alde
Hirugarren aldiz, eta euripean, gaur irakasleak kalera atera dira kalitatezko hezkuntza publikoaren alde. Goizeko mobilizazioen ondoren, arratsaldean ere Udaletxe plazan elkarretaratzea egin da, irakalseen egonkortzea, ratioen jaitiera eta gainzamaren murriztea aldarrikatzeko. Goizeko mobilizazioetan atxilotutako eta identifikatutako kideei elkartasuna adierazi diete eta bukatzeko, hurrengo deialdietarako adi egoteko eskatu dute.
2025-ko urtarrilak 30
Gehiago
Nafarroako hezkuntza publikoaren etapa guztietako ikasleen ratioak murrizteko Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura kanpaina abiatu da
Lokiz eskolako eskola garraioaren autobusa istripua izan zuen asteartean
