Iker Aristuren heriotza “torturaren ondorio” izan dela salatu dute Tafallako UGTren egoitza erasotuz

Tafallako UGTren egoitza margotu eta papereztatu dute Iker Aristu "Txistu" iruindarraren heriotza gaitzesteko. Ekintza anonimo honen bidez, Euskal Herrian izandako tortura kasu honetan eta beste batzuetan PSOEren inplikazioa salatu nahi izan dute.

2026-ko irailak 8

Iker Aristu 2008an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak, gaur egungo Espainiako Gobernuaren Barne ministroa den Marlaska epailearen aginduz. Nafarroako Gobernua berak aitortu duenez, Aristu torturatu egin zuten. Ondoren, espetxera eraman zuten, baina hilabete batzuk geroago askatu egin zuten. “Horrek ezin ezabatuzko mina utzi zuen gaztearen osasun mentalean, zenbait elkarrizketatan jakinarazi zuen bezala, eta bere bizitzarekin amaitu zuen”, diote ekintzaren egileek Ahotsari helarazitako mezuan.

Gehiago