“Herrien ahotsa”, Askapenaren saio berria AHOTSAn
Askapenaren eskutik, serie berri hau ireki dugu nazioartean gertatzen ari diren mugimendu batzuk eskura jartzeko asmoz, izan emantzipazio prozesuak, herri boterearen esperientziak zein inperialismoaren estrategiak. Bideo honetan, Askapenak urtero antolatzen dituen brigadetan joandako brigadistak ditugu, Venezuelan, Grezian eta Brasilen egondakoak.
2016-ko martxoak 14
Bertako herri boterearen hiru esperientzia azalduko dizkigute, eta gurera ekar ditzakegun irakaspenetaz hausnartu ere. Venezuelako kontseju komunalak, Greziako Vio.Me fabrika berreskuratua eta Brasilgo MST-aren lur okupazioak.