Hedabideetan “Isuri matxistekin” amaitzeko kanpaina abiatu dute STEILAS eta ESK sindikatuek

Isuri matxistei stop. Horra Steilas eta ELA sindikatuek aurkeztutako kanpaina: Hedabideek eduki matxisten zabalpenean duten ardura erdigunean jartzea du xede, komunikabideek matxismoa "ohiko" bihurtzen baitute. Hala, kartelak eta bideoa informatiboak kaleratzeaz ez ezik, eduki matxista salatzera dei egin diete herritarrei.

2017-ko martxoak 2

Ez da kasualitate komunikabideak hartu izana: “Hedabideak, iritzi sortzaileak diren heinean, matxismoa sortu eta berau suspertzen” dutela diote.

ESK sindikatuko Iratxe Alvarez zuzenean zuzendu zaio prentsari: “Komunikabideek baduzue ardura. Ulertzen dugu informazioa ematen duzuela, baina alde pedagogikoa ere zaindu behar duzuela iruditzan zaigu. Indarkeriaren kontrako borrokan, izan behar duzue laguntzaileak, ez aroa mantentzen dutenak”.

Salaketarako deia
“Dei egiten diogu, batetik, jendarteari, salaketak jartzera, ikusten dutenean hedabideetan edo kaleetan isuri matxista horiek eta, bestetik, instituzioei ere dei egiten diegu, neurriak hartzeko; haiek badituzte tresnak, badaude legeak eta aplikatu behar dituzte”, azpimarratu du Alvarezek.

Nafarroako Berdintasun Institutuan eta Emakunden salatu dituzte ESK eta Steilas sindikatuek hainbat hedabidetan ikusitako eduki matxistak eta salatzeko ohitura zabaltzeko asmoa agertu dute, “eduki matxisteak hedatzeak emakumeenganako indarkeria eragiten baitu”.
Eraldaketa sozialerako bidean

“Eraldaketa soziala” galdegin dute indarkeria matxistarekin amaitzeko, hau da, “prebentzioa, berdintasunean heztea, tratu txarren egileei babesik emanen ez dien jendartea sortzea eta legeak ezartzea”.

Gehiago