“Gure helburua, gazteei eragiten dieten gaiak gazteen begiradatik lantzea eta erantzuna ematea da”

Ernaik 'Gazteon Eskutik' ekimenaren inguruko berriak eta filosofia aurekeztu ditu. Ernaiko kideek azaldu dute udaberriko ekimen honen helburua, testuinguruarekin lotuta, Euskal Herriko agenda politika eta globala, eta gazteei eragiten dieten gaiak, gazteen begiradatik lantzea eta erantzuna ematea dela. Eta, sarrerak eta informazio guztia, ernai.eus orrialdean eskuragarri daudela ohartarazi dute.