Greba mugagabea eginen dute Burlatako Kultur Etxeko langileek bihartik aurrera

Azaroaren 27tik aurrera, Burlatako Kultur Etxeko langileek greba mugagabera deituak daude, beraz, ez da bermatzen programatutako ikastaroak, bilerak, erakusketak eta ekitaldiak gauzatuko direla, ESK sindikatuak iragarri duenez.

2019-ko azaroak 26

Azken 12 hilabeteetan, Kultur Etxeko bulegoan bajak pilatu dira, eta ez dira pertsona horiek ordezkatu. Bost hilabete eman ditugu bajan dauden hiru bulegoetako bi lagunekin, eta ez da ordezkapenik izan. Horrek eragin handia izan du langilerian (estresa) eta herritarrengan (zerbitzu kaxkarra). Gainkarga egoera tamalgarri honi, Udaletik egin duten presioak gehitu behar zaio.

Kultura Patronatuko Presidentetza eta Gerentzia behingoz martxan jartzea konponbidea bilatzeko eta greba honek Patronatuko langileei eta herritarrei ahalik eta gutxien eragitea espero dugu.

Gehiago